Lehendabizikoa.
Diru-laguntzaren xedea
Baztango
udalak Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko
diru-laguntza proposatzen du. Master akaberako lanak ere onartzen dira.
Bigarrena.
kopurua
Deialdi
honi 2.000 euro esleituko zaizkio, gehienez ere, Udalaren 2016. urteko
aurrekontuko “1-3269-48000.02 Diru-laguntza baztan ikergai duten proiektuak” kontusailaren
kargura esleitu ere. Diru laguntza partida agortzearekin ez dira proiektu
gehiago diruz lagunduko. Horretarako, balorazio batzordeak aurkeztutako
proiektuen artean puntuazio gehien jaso duten 4 proiektuei diruz laguntzeko
proposatuko du.
Hautatutako
proiektu edo lan bakoitzari dagokion diru-laguntza 500 eurokoa izanen da
Hirugarrena. Eskatzaileen
baldintzak
- Baztango
udalerrian errolda izatea edo eta beste udalerri batean koiunturalki erroldatua
egon baina horren arrazoia kanpoan ikasketak burutzea dela justifikatzea,
baldin eta aurreko errolda Baztanen izan bada.
-
Ikasketa akaberako proiektu edo lanetan 2015eko abenduaren 1erako
matrikulaturik egotea.
-
Baztango udalarekin zorrik ez izatea
Laugarrena. Argitalpena
Deialdi
hau iragarriko da Nafarroako Aldizkari
Ofizialean, Baztango Udalaren webgunean, udaletxeko iragarki-oholean eta
eskualdeko komunikabideetan
Borzgarrena.
Aurkezteko epea eta legua.
Aitzineko
ataletan heldu diren baldintzak betetzen dituzten eta beren burua deialdirat
aurkeztu nahi duten ikasleek, Eranskinean heldu den bezala, eskaria egin
beharko dute hilabeteko epean deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean
argitaratu eta biharamunetik aitzina Baztango udaleko erregistroan.
Seigarrena.
Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
_Eskariarekin
ikasleek eginen duten proiektuaren edo lanaren memoria aurkeztuko dute,
gehienez lau orrikoa. Bertan helburuak, metodologia, iturriak, oinarrizko
bibliografia… zehaztu daitezke. Memoria honek ikasketa akaberako proiektu eta
lanaren tutorearen ongi ikusia beharko du.
_Nortasun
Agiri Nazionala.
_Zinpeko
aitorpena, Baztandik kanpo koiunturalki erroldatua dagoela ikasketak
Nafarroatik kanpo egiten dituelako.
_Laguntza
zein banku-kontutan jaso nahi duen eta hori eskatzailearen izenean dagoela
ziurtatzen duen banku-etxearen agiria.
_Aipatu
agiri horiek jatorrizkoak izan behar dute, edo, bestela, kopia konpultsatuak.
Aurkezturiko
dokumentazioa osaturik ez badago, interesdunari dagokion dokumentazio osagarria
hamar eguneko epean aurkeztea galdeginen zaio.
Zazpigarrena.
Lana edo proiektuaren aurkezpena.
Eskatzaileak
ikasketa akaberako proiektua edo lana memoriaren arabera egin beharko du eta
laguntza emanen zaiola jakinarazi ondotik urte bateko epean; betiere,
tutorearen ongi ikusiarekin. Epea gainditurik ez da lanik onartuko eta udalak
emandako dirulaguntza erreklamatzen ahalko du.
Lana edozein hizkuntzatan burutzen ahal da.
Laguntzaren
jasotzaileak proiektua edo lana buruturik eta tutorearen ongi ikusia duela,
Baztango udalarekin herritarren aitzinean egindako proiektu edo lana
solasaldian aurkeztuko du.
Zortzigarrena. Balorazio,
kudeaketa eta ebazpen organuak.
Aurkeztutako
memoriak eta proposamenak helburu horrekin osaturiko batzordeak baloratuko du.
Bertan Elizondoko lanbide eskolako zuzendaria, Lekarozko institutuko zuendaria,
Garalurreko teknikaria, Baztango alkatea eta udal idazkaria egonen dira.
Batzordeak arloko adituekin kontsultak egiten ahalko ditu.
Ebaluazio
batzordea izanen da bekaren inguruko prozedura bideratuko duen organoa, eta
proposamena eginen dio Tokiko Gobernu Batzordeari, ebazteko eskumena duen
organoa.
Nolanahi
ere, beka eman gabe utz daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako
proiektuetatik bakar batek ere ez badu gutxieneko kalitaterik erdietsi.
Bederatzigarrena. Balorazio
irizpideak.
Ebaluazio
batzordeak memoriak gaien interes soziala, bailarako erronkak lantzeko duen
ahalmena, originaltasuna, erabilitako metodologia, proposaturiko arazoak
konpontzeko gaitasuna, hizkuntza, hizkuntzaren kalitatea eta sintesi ahalmena
kontuan hartuz hautatuko ditu.
Hamargarrena. Esleipenaren ezeztapena,
betebeharrak ez betetzeagatik.
Baldin
eta esleipendunak ez baditu oinarri hauek ezarritako epeak _lana aurkeztekoak
edo epaimahaiari lanaren egoeraren berri ematekoak_ errespetatzen, edo
eskatutako agiriak ez badira aurkezten, edo lanak ez baditu proiektuan
ezarritako ezaugarriak bete, edo proposatutako lana baino aise ere kalitate
gutxiagokoa bada, balorazio batzordeak Udalaren organo eskudunari eskatzen
ahalko dio laguntzaren esleipena ezeztatzeko; halako kasuan, esleipendunak
jasotako dirua itzuli beharko dio Baztango Udalari.
Hamaikagarrena.
Lanaren argitalpena.
Lana
argitaratzen bada udalari 10 ale dohainik eman beharko zaio
Deialdian
parte hartzen dutenek horri buruzko arauak oro onartuko dituzte eta men eginen
diete Baztango Udalak hartzen ahal dituen erabakiei; epaia apelaezina izanen
da. Lehiaketaren oinarriak ez betetzeak lehiakidea kanporatzea ekarriko du
berekin.
Hamabigarrena.
Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko
38/2003 Legeak, azaroaren 17koak, xedatutakoak aginduko du.
Hamahirugarrena.
Datuen babesa.
Eskatzaileen datuak abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan
ezarritakoaren arabera tratatuko dira.
Hamalaugarrena. Aplikatuko
den araudia.
Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako
Toki-Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, eta
Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Foru Legea, azaroaren 17koa, aplikatuko dira.
Hamaborzgarrena. Ebazpena eta
errekurtsoak.
Deialdi
honek administrazio-izaera dauka, eta, horrenbestez, Udalak du ahalmena hala
hori lehenik interpretatzeko nola haren aplikazioan eta ebazpenean sor
daitezkeen gora-beherak oro ebazteko. Emanen diren administrazio-ebazpenen
aurka ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
_Berraztertzeko
errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko
epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta
biharamunetik aitzina.
_Gora
jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko
epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
_Administrazioarekiko
auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi
hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu
eta biharamunetik aitzina kontatuko da.
ERANSKINA I. Parte hartzeko eskaria
Jaun/
Andrea:
NAN:
Telefonoa:
Helbidea:
Baztango
udalak ikasketa akaberako proiektuak edo lanak bailararekin zer ikusia duten
gaiei buruz egiteko antolatu duen deialdirat aurkezten naiz, horretarako,
deialdiaren oinarriak eskatzen duen dokumentazioa aurkezten dut:
Baztanen,
2016eko,
n, a.
Eskatzaileaern
sinadura:
Aurkezturiko
dokumentazioa:
a) Eskaria ERANSKINA
b) Lana edo proiektuaren memoria eta
tutorearen oniritzia duelaren agiria
c) Eskatzailaren curriculum vitae
d) Ikasketa akaberako proiektu edo lanean
matrikulaturik egotearen egiaztagiria
e) Burutu beharko ikasketa akaberako proiektu
edo lanaren memoria –gehienez lau orri-, tutorearen ongi ikusia duena.
f) Errolda agiria edo zinpeko aitortza, erroldatzea
kanpoan izatea ikasketa kanpoan egiteagatik dela adieraziko duena.