2016-02-16

FRUTA-ARBOLAK INAUSTEKO IKASTAROA XABIER AKIZUREKIN




FRUTA-ARBOLAK INAUSTEKO IKASTAROA XABIER AKIZUREKIN

Bigarren urtez segidan Baztango udalak antolaturiko fruta-arbolak inausteko ikastaroa egin da. Xabier Akizu nekazari ekologikoa irakasle izanik Arizkungo Gamioxarreako sagardian igande goizean hamasei lagun elkartu ziren. Eguraldi motela izanagatik harat hurbildutakoek aitzineko urtean ikasitakoari segida eman ahal izan zioten eta han solastatukoen haritik, ilargiaren ondorioei buruz eta txertoei buruz bertze ikastaroren bat egiteko beharra ikusi zuten. Xabier Akizu 1979tik Ezkio-Itsasoko Hariztizabal baserrian nekazaritza ekologikoan ari da, bertzeren artean, frutazaintzan. Denbora guzti honetan ikasitakoak elkarbanatzeko han-hemen hamaika ikastaro eman ditu.


Frutazaintzak Baztanen garrantzi handia izan du, nahiz azkeneko hamarraldietan gainbehera etorri. Garai batean sagarrak, udareak, gereziak, gaztainak, giltxaurrak, hurrak, pikuak, mizpirak… landatu, txertatu, zaindu eta biltzen ziren. Eta, orain ere, tokiko ekonomia bizkortzeko aukera zahar berritua izan daiteke.