2016-02-18

Bertze behin nekazal hezkuntzaren beharra nabarmen



Bertze behin nekazal hezkuntzaren beharra nabarmen

Egun hauetan Zaragozan FIMA nekazal azokaren baitan Landa-garapenari buruzko biltzarra egiten ari da. Aurtengoaren gaia nekazari gazteen erronkoei nola jokatu izanik, astearte atsalderako mahai-ingururat Mikel Azkarate Anizko Jauregia esnekietako bazkidea gonbidatu zuten. Horren arrimuan Hazitik Hozie elkarteko hainbat kide ere harat joan ziren. Gai nagusia aipatutakoa izanik, goizeko saioak hezkuntza-erronken inguruan antolatu ziren; atsaldekoak berriz erronka ekonomikoen inguruan.  Hezkuntzari buruzko gogoetetan eleketari guztiak nekazariak formatu beharrari buruz bat etorri ziren. Nekazariek beren etxaldeetan prozesu aunitz bideratzen dituzte eta horretarako agronomiari buruz, kudeaketari buruz, albaitaritzari buruz… jakin behar dute, prestaketa handia behar du. Hortaz, lanbide heziketaren garrantzia aipatu zuten, etengabeko formazioa, zentru teknifikatuak e.a. Modu berean, kooperatibei buruz ari zirelarik, kooperatiben lehiakortasunerako eta egokitzapenerako zuzendaritza batzordeetan gazteak ez egotea traba handia dela nabarmendu zuten eta zuzendaritzak gaztetu gabe ezinezkoa dela garai berrietarat egokitzea.