2016-03-01

BAZTANGO UDALAK IKASKETA AKABERAKO PROIEKTU ETA LANAK EGITEKO LAGUNTZAK EMANEN DITU

BAZTANGO UDALAK IKASKETA AKABERAKO PROIEKTU ETA LANAK EGITEKO LAGUNTZAK EMANEN DITU




Baztango udalak Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko diru-laguntza deialdia egin du. Master akaberako lanak ere onartzen dira. Aurkeztutakoen artean 500 euroko lau laguntza emanen dira.

Deialdi honen helburua da Baztango ikasleen artean Baztani eta Baztango etorkizunari buruzko kezka eta interesa piztea eta, beraiek egin beharreko lanak edo proiektuak, helburu horretarako egitea. Proiektuak eta lanak bakoitzaren ikasketa arlokoak izanen dira.

Deialdi hau urtarrilaren 22ko Tokiko Gobernu Batzordean onartutako oinarriek arautzen dute eta udalean eskuragarri daude

Deialdian parte hartzeko ikasleek, eskariarekin, proiektuaren edo lanaren memoria aurkeztu beharko dute, gehienez lau orrikoa. Bertan helburuak, metodologia, iturriak, oinarrizko bibliografia… zehaztu daitezke. Memoria honek ikasketa akaberako proiektu eta lanaren tutorearen ongi ikusia beharko du.

Aurkeztutako memoriak eta proposamenak helburu horrekin osaturiko batzordeak baloratuko ditu. Bertan Elizondoko lanbide eskolako zuzendaria, Lekarozko ikastetxeko zuzendaria, Cederna-Garalurreko teknikaria, Baztango alkatea eta udal idazkaria egonen dira. Batzordeak arloko adituekin kontsultak egiten ahalko ditu.

Eskariak aurkezteko epea Nafarroako aldizkari ofizialean argitaratu eta hilabete batekoa izanen da. Udaletxeko webgunean ere oinarriak eskuratzen ahalko dira eta edozein zalantzetarako, udaletxerat joaten ahal da.

Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak  egiteko 2016 urteko diru-laguntzaren oinarriak


Lehendabizikoa. Diru-laguntzaren xedea

Baztango udalak Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak  egiteko diru-laguntza proposatzen du. Master akaberako lanak ere onartzen dira.

Bigarrena. kopurua
Deialdi honi 2.000 euro esleituko zaizkio, gehienez ere, Udalaren 2016. urteko aurrekontuko “1-3269-48000.02 Diru-laguntza baztan ikergai duten proiektuak” kontusailaren kargura esleitu ere. Diru laguntza partida agortzearekin ez dira proiektu gehiago diruz lagunduko. Horretarako, balorazio batzordeak aurkeztutako proiektuen artean puntuazio gehien jaso duten 4 proiektuei diruz laguntzeko proposatuko du.

Hautatutako proiektu edo lan bakoitzari dagokion diru-laguntza 500 eurokoa izanen da
Hirugarrena. Eskatzaileen baldintzak
- Baztango udalerrian errolda izatea edo eta beste udalerri batean koiunturalki erroldatua egon baina horren arrazoia kanpoan ikasketak burutzea dela justifikatzea, baldin eta aurreko errolda Baztanen izan bada.
- Ikasketa akaberako proiektu edo lanetan 2015eko abenduaren 1erako matrikulaturik egotea.

- Baztango udalarekin zorrik ez izatea

Laugarrena. Argitalpena

Deialdi hau  iragarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Baztango Udalaren webgunean, udaletxeko iragarki-oholean eta eskualdeko komunikabideetan

Borzgarrena. Aurkezteko epea eta legua.

Aitzineko ataletan heldu diren baldintzak betetzen dituzten eta beren burua deialdirat aurkeztu nahi duten ikasleek, Eranskinean heldu den bezala, eskaria egin beharko dute hilabeteko epean deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina Baztango udaleko erregistroan.

Seigarrena. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

_Eskariarekin ikasleek eginen duten proiektuaren edo lanaren memoria aurkeztuko dute, gehienez lau orrikoa. Bertan helburuak, metodologia, iturriak, oinarrizko bibliografia… zehaztu daitezke. Memoria honek ikasketa akaberako proiektu eta lanaren tutorearen ongi ikusia beharko du.
_Nortasun Agiri Nazionala.
_Zinpeko aitorpena, Baztandik kanpo koiunturalki erroldatua dagoela ikasketak Nafarroatik kanpo egiten dituelako.
_Laguntza zein banku-kontutan jaso nahi duen eta hori eskatzailearen izenean dagoela ziurtatzen duen banku-etxearen agiria.
_Aipatu agiri horiek jatorrizkoak izan behar dute, edo, bestela, kopia konpultsatuak.

Aurkezturiko dokumentazioa osaturik ez badago, interesdunari dagokion dokumentazio osagarria hamar eguneko epean aurkeztea galdeginen zaio.

Zazpigarrena. Lana edo proiektuaren aurkezpena.

Eskatzaileak ikasketa akaberako proiektua edo lana memoriaren arabera egin beharko du eta laguntza emanen zaiola jakinarazi ondotik urte bateko epean; betiere, tutorearen ongi ikusiarekin. Epea gainditurik ez da lanik onartuko eta udalak emandako dirulaguntza erreklamatzen ahalko du.

Lana edozein hizkuntzatan burutzen ahal da.

Laguntzaren jasotzaileak proiektua edo lana buruturik eta tutorearen ongi ikusia duela, Baztango udalarekin herritarren aitzinean egindako proiektu edo lana solasaldian aurkeztuko du.
Zortzigarrena. Balorazio, kudeaketa eta ebazpen organuak.
Aurkeztutako memoriak eta proposamenak helburu horrekin osaturiko batzordeak baloratuko du. Bertan Elizondoko lanbide eskolako zuzendaria, Lekarozko institutuko zuendaria, Garalurreko teknikaria, Baztango alkatea eta udal idazkaria egonen dira. Batzordeak arloko adituekin kontsultak egiten ahalko ditu.
Ebaluazio batzordea izanen da bekaren inguruko prozedura bideratuko duen organoa, eta proposamena eginen dio Tokiko Gobernu Batzordeari, ebazteko eskumena duen organoa.
Nolanahi ere, beka eman gabe utz daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako proiektuetatik bakar batek ere ez badu gutxieneko kalitaterik erdietsi.
Bederatzigarrena. Balorazio irizpideak.

Ebaluazio batzordeak memoriak gaien interes soziala, bailarako erronkak lantzeko duen ahalmena, originaltasuna, erabilitako metodologia, proposaturiko arazoak konpontzeko gaitasuna, hizkuntza, hizkuntzaren kalitatea eta sintesi ahalmena kontuan hartuz hautatuko ditu.
Hamargarrena. Esleipenaren ezeztapena, betebeharrak ez betetzeagatik.
Baldin eta esleipendunak ez baditu oinarri hauek ezarritako epeak _lana aurkeztekoak edo epaimahaiari lanaren egoeraren berri ematekoak_ errespetatzen, edo eskatutako agiriak ez badira aurkezten, edo lanak ez baditu proiektuan ezarritako ezaugarriak bete, edo proposatutako lana baino aise ere kalitate gutxiagokoa bada, balorazio batzordeak Udalaren organo eskudunari eskatzen ahalko dio laguntzaren esleipena ezeztatzeko; halako kasuan, esleipendunak jasotako dirua itzuli beharko dio Baztango Udalari.
Hamaikagarrena. Lanaren argitalpena.

Lana argitaratzen bada udalari 10 ale dohainik eman beharko zaio
Deialdian parte hartzen dutenek horri buruzko arauak oro onartuko dituzte eta men eginen diete Baztango Udalak hartzen ahal dituen erabakiei; epaia apelaezina izanen da. Lehiaketaren oinarriak ez betetzeak lehiakidea kanporatzea ekarriko du berekin.
Hamabigarrena. Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legeak, azaroaren 17koak, xedatutakoak aginduko du.
Hamahirugarrena. Datuen babesa.
Eskatzaileen datuak abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira.
Hamalaugarrena. Aplikatuko den araudia.
Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Toki-Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, eta Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Foru Legea, azaroaren 17koa, aplikatuko dira.
Hamaborzgarrena. Ebazpena eta errekurtsoak.
Deialdi honek administrazio-izaera dauka, eta, horrenbestez, Udalak du ahalmena hala hori lehenik interpretatzeko nola haren aplikazioan eta ebazpenean sor daitezkeen gora-beherak oro ebazteko. Emanen diren administrazio-ebazpenen aurka ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
_Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.


ERANSKINA I. Parte hartzeko eskaria


Jaun/ Andrea:

NAN:                                                                Telefonoa:

Helbidea:


Baztango udalak ikasketa akaberako proiektuak edo lanak bailararekin zer ikusia duten gaiei buruz egiteko antolatu duen deialdirat aurkezten naiz, horretarako, deialdiaren oinarriak eskatzen duen dokumentazioa aurkezten dut:




Baztanen, 2016eko,                                                    n,                       a.


Eskatzaileaern sinadura:


Aurkezturiko dokumentazioa:

a)    Eskaria ERANSKINA
b)   Lana edo proiektuaren memoria eta tutorearen oniritzia duelaren agiria
c)    Eskatzailaren curriculum vitae
d)   Ikasketa akaberako proiektu edo lanean matrikulaturik egotearen egiaztagiria
e)   Burutu beharko ikasketa akaberako proiektu edo lanaren memoria –gehienez lau orri-, tutorearen ongi ikusia duena.
f)    Errolda agiria edo zinpeko aitortza, erroldatzea kanpoan izatea ikasketa kanpoan egiteagatik dela adieraziko duena.