2014-12-01

ELIZONDO NEKAZAL SEKTOREARI BURUZKO GOGOETA EGIN ZUTEN






Hazitik hozie tokiko garapenerako taldeak antolaturik larunbatean Elizondon XXI. Mendeko nekazaritza Baztanen gaiari buruz mahai-ingurua egin zen. Julen Arburua Lekarozko Kortariko bordako nekazaria eta gasnagilea, Aitor Azkarate Anizko Jauregia esnekietakoa eta Ana Iriarte Arizkungo Baztango Xurie proiektuko bulkatzailea beren esperientziaz eta ezagutzaz baliaturik, moderatzaileak emandako hainbat konturi buruz aritu ziren: sektoreko belaunaldi ordezkapena eta lan-baldintzak, formazioa, herri-lurren egoera eta erabilpena, nekazal azpiegiturak (kooperatiba, hiltegia…), sor-markak, lehengaian eraldaketa eta komertzializazioa, kontsumitzaileen papera eta nekazaritzak Baztango gainerako sektore produktiboekin duen edo eduki beharko lukeen harremana e.a. Mahai-inguruaren ondotik harat hurbildutakoekin eztabaida irekia egin zen, jendeek beren gogoetak, galderak eta kezkak plazaratu zituzten. Garbi gelditu zena, nekazal eredu bat agortu dela eta sektorea berritu eta indartzekotan denbora luzeko ikuspegiarekin lan egin behar dela. Horretako modu antolatu eta ordenatu batean lan egin eta eragitea beharrezkoa da.



Bertzalde, abenduaren 16rako Hazitik Hoziek Baztango egitura ekonomiko-produktiboari buruz eta landa eremuetan erabiltzen ari diren estrategiei buruz mintzaldia antolatu du. Izaskun Abril Cederna-Garalurreko teknikariak aipatu gaiaz solatatuko da. Atsaldeko 19:00tatik 21:00tarat Elizondoko Arizkunenean.