Azkeneko hamarraldietan esne-sektorea esne-industriaren eta banatzaile handien eskuetan gelditu da. Horri merkatuen liberalizazioa, produkzio eredu intentsiboa, prezioen apaltzea… gehitu behar zaio. Emaitza: gure eskualdeko esne-ustiategiak etorkizunik gabe uztea, zorpetzea, enplegu galera, lurraldea gestionatzeko zailtasunak….
Hori guztia aski ez eta Sorian – Nafarroako inbertsiogileak tarteko- 20.000 behi buruko esne-ustiategia egin nahi dute. Zalantzarik gabe, esplotazio handi honek gure eskualdean zuzenean eraginen du.
Halako kinkan Hazitik Hoziek eta EHNEk esne sektoreari buruz gogoetatzeko mahai-ingurua antolatu dute Elizondon. Mahai-inguruaren izenburua: “Esne sektorearen oraina eta geroa” izanen da eta eleketan arituko direnak:
Oier Villanueva; EHNE sindikatuko esne-arloko arduraduna
Mikel Iribarren; Conderation Paysanne- ELBko arduraduna
Migel Joxe Ariztia; amaiurtar nekazaria
Moderatzaile: Aitor Azkarate; esnegintza arloko nekazaria eta Hazitik Hozieko kidea
Mahai-ingurua urtarrilaren 28an, larunbata, goizeko 11:30tan Elizondoko Arizkunenean eginen da.